Sare
sozialak
Plataforma digital hauek azkar eta erraz konektatzeko, informazioa, ideiak eta edukia partekatzeko aukera ematen dute. Gaur egun, sare sozialak oso garrantzitsuak dira gizartean, eta produktuak eta zerbitzuak sustatzeko, bezeroekin elkarreragiteko eta marka bat eraikitzeko modu ezin hobea dira.


Zein elementu biltzen
dituzte sare sozialek?
Estrategia
Lehenik, bezeroaren eskaria eta ingurunea aztertzen dira. Ondoren, espero diren emaitzak lortzeko estrategia bat proposatzen da.
Planifikazioa
Atal honetan, sareen argitalpenak eta edukiak eta hauen ordena planifikatzen dira, betiere bezeroaren estrategia errespetatuz.
Kudeaketa
Hemen plangintza gauzatzen da, adostutako guztia dagokion ordenan argitaratuz. Beste era bateko gauzak ere kudeatzen dira, hala nola interakzioak.

Zergatik dira sare sozialak zure negoziorako garrantsitzuak?
Ikuspena eta irismena
Sare sozialek audientzia masibora azkar eta ekonomikoki iristea ahalbidetzen dute. Zure bezero potentzialekin eduki garrantzitsua parteka dezakezu, bai eta markaren ikuspena areagotu ere.
Bezeroekiko harremana
Sareek bezeroekiko interakzioa errazten dute. Horrek, harreman sendoagoak eta iraunkorragoak eraikitzen laguntzen du.
Markaren posizionamendua
Plataforma horiei esker, marka-irudi sendoa eta koherentea eraiki dezakezu, marka-nortasuna definituz eta balioak publikoari transmitituz.
Trafikoa webgunera
Sare sozialek zure webgunera trafikoa bidera dezakete, produktuen eta zerbitzuen ikusgarritasuna handituz.
Joerak eta berrikuntzak
Plataforma sozialek zure sektoreko azken joeren eta berrikuntzen berri izateko aukera ematen dizute. Horrek, merkatuaren aldaketetara egokitzen lagunduko dizu.

