Diseinu
digitala
Gaur egungo munduan, diseinu digitala funtsezko diziplina da. Sormenaren eta teknologiaren bidez, aplikazio sorta zabala garatzen da, hala nola webguneak eta aplikazio mugikorrak sortzea, sare sozialetarako eta bideojokoetarako grafikoak egitea...


Zein elementu biltzen
ditu diseinu digitalak?
Web-diseinua
Diseinu digitalaren elementuak asko diren arren, hemen web diseinuarekin lan egingo dugu. Horrek, hasierako plangintza, edukiaren egituraketa, interfaze bisual erakargarri eta funtzional baten sorrera landuko direla esan nahi du. Gainera, landutakoak erabiltzaileei nabigatzeko eta bilatzen duten informazioa erraz eta intuitiboki aurkitzeko aukera emango die.

Zergatik da web-diseinua zure negoziorako garrantzitsua?
Lehen inpresioa
Ondo diseinatutako webgune batek lehen kontaktu egokia sortzen du, bai eta profesionaltasuna transmititu ere.
Sinesgarritasuna
Webgune eguneratu eta egituratu batek enpresaren sinesgarritasuna handitzen du.
Lehiarako abantaila
Webgune erakargarri eta funtzional batek lehiakideen arteko aldea markatu dezake.
Merkatu berrietarako sarbidea
Webguneak publiko global batengana iristea eta negozioa hedatzea ahalbidetzen du.
Marka-irudia indartzen du
Marka-irudi sendoa eta koherentea eraikitzen laguntzen du.

